XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuek bezelako mutil-koskorra nintzanian arkitu nuen ezponda batean zegoela burua tente zeukan suge gorri bat; eta mizto zorrotza erakusten bai zuen, ez nuen izan iges egiteko ausardia baizik.
Suge gorria ikusi ala obe dek bildurti izatea ausartia baño.
Bildurtiak iges egiten du beti; ta ez dio ez orduan sugeak arrapatuko.
Ausartiak berriz baliteke jakitea agudo zer nolakoa dan suge-pozoiak ematen duen eriotza.
- Ikaragarria izan bear du ¿e? - Bailekikek.
- Guk askotan ikusi izan ditugu liburuetan eta orrelako santu batzuek... -¡Bai! ¿Txori gaixoen bat mokoa zabalik daukala ta txorabiatu ta suge aurrean dagola edo? - Orixen bera.
¿Zer ote dute aitona, txoritxoak orduan? ¿Sugea arnasa gaiztokoa al da edo? Eta txoritxoa orrela daukala bereganatu ta jan egiten omen du sugeak ¿e? - Ala diote.
- Eta, ¿indar aundia al dute? erbiak eta antxumeak eta bildotxak eta il ere egiten omen dituzte ta.
- Eta ¿non uste dezute daukala sugeak indarra? Idiak eta kopetan dute; zaldi, mandoak berriz anketan; leoiak, kata motzak eta atzaparretan, miruak, arranoak eta mokoan; eta sugeak? -¿Mizto zorrotzean? -@!¡Ez!! gorputz guzian; eta orregatik sugeak gorputza goma antzekoa dauka ta-bere urdail sabelean piztien bat sartu nai duenean gorputzakin inguratu ta estutu egiten dio; ta piztia arnasa ezin arturik dagola il egiten du.
Ikaragarria omen da sugeak piztiai ta ematen dien eriotza.
¿Ez al dakizute erbiak eta eperrak eta oso-osoak iresten dituela?.
- Orduan, aitona, amiamokoak bezelaxen.
- Motel, ¿zer dek amiamokoa?.